Sufritzen al dute animaliek?

Pertsona askok uste dute gizakiek soilik dutela sentitzeko ahalmena. Hala ere, errealitatearen behaketa sinplea nahikoa da ondorengoa ulertzeko: animaliek bizirik irauteko borroka egiten dute, beldurra eta estresa sentitzen dute haien bizitza arriskuan dagoenenan, atsekabetik ihes egiten dute, eta ez sufritzeko eta aske bizitzeko ahalegin guztia egiten dute. Aipatutako guztia funtsean pertsona guztiok dakigun zerbait da eta gure bizitzan zehar bizi ditugun sentipenak dira.

Animalien gehiengoa , landareek ez bezala, haien ingurunearen analisia egiteko eta erabakiak hartzeko gaitasuna ematen dien nerbio-sistema zentrala daukate. Kanpotik nabaritzen dutenetik ikasten dute haien zentzumen-organoen bitartez zer nolako ekintzak egingo dituzten erabakitzeko. Horrek esan nahi du animaliak sentitzeko gai eta kontzienteak direla. Ahalmen horrek plazera eta mina bezalako emozioak sentitzea posible egiten du, eta horri esker animaliak munduan bizirik iraun, mina eragiten eta arriskuan jartzen gaituzten gauzetatik ihes egin, plazera ematen diguna bilatu eta abar egin genezake. Honek guztiak ondorioztatzen du gatibu daudenean, askatasuna kentzen zaienean eta egoera mingarrietan daudenean animaliek mina, antsietatea eta sufrimendu fisikoa zein psikologikoa pairatzen dituztela.

Mina norberak bakarrik sentitzen duen zerbait da, baina kanpoko hainbat seinaleri esker (beste espezie mota batzuetan ere ikus daitezkeen seinaleak) beste gizaki batzuek mina sentitzen ari direla ondoriozta dezakegu: aurpegiko bihurtzeak, kexak, alarauak, dolo-iturria saihesteko ahaleginak, bihurritzea, etab. Gainera pertsonok minaren aurrean ditugun bestelako seinaleak ere agertu daitezke animaliengan: odoleko presioaren hasierako goratzea, dilatatutako begi-niniak, transpirazioa, pultsu larria, eta odol presioaren jaitsiera.




Pertsonek bere garunaren zati bat beste animalia batzuk baino garatuagoa dute: garun-azala. Hala ere, garunaren leku honek harreman gehiago dauka pentsatzeko funtzioekin oinarrizko bulkada, emozio eta sentipenekin baino. Bulkada, zirrara eta sentimendu horiek dientzefaloan kokatuta daude. Eta dientzefalo hori animalia-espezie batzuetan oso garatuta dago, ugaztun eta hegaztietan bereziki. Beraz, garunaren morfologiaren arabera badirudi ez duela gizakiak baino sentitzeko ahalmen txikiagoa.

Animalien zentzumen asko gureak baino askoz zorrotzagoak dira. Hegazti batzuen ikuste-zorroztasuna, basabere gehienen entzumena eta beste batzuen ukimena. Animalia horiek kontrako egoerak azkarrago ulertzeko beharra daukate eta ondorioz baliteke minarekiko zentzumena gurea baino sakonagoa izatea.

Animaliek, ikusi bezala, mina sentitzeko eta sufrimendua pairatzeko gaitasuna badute, bidezkoa al da sufrimendua eragitea? Zergatik uzten ditugu gure iritzi moraleko eremutik kanpo? Tratu hori bera onartuko al genuke guretzat?

Zer animalia?

Momentu honetan milioika animalien heriotza gauzatzen hari da. Haietako askok ez dute bizitzan beldurra eta minaz gain beste ezer ezagutu. Guztiak esplotazio bidegabearen biktimak izan dira gure espeziean barne ez jaiotzearen delitu bakarragatik.

.

Momentu honetan milioika animalien heriotza gauzatzen hari da. Haietako askok ez dute bizitzan beldurra eta minaz gain beste ezer ezagutu. Guztiak esplotazio bidegabearen biktimak izan dira gure espeziean barne ez jaiotzearen delitu bakarragatik.




Baserriak eta hiltegiak

Milioika animalia baserrietan sartzen dituzte eta haragi, esneki, arrautza eta bestelako eratorrien ekoizpenerako hiltzen dira egunero. Hauek benetako giltzapetze zentroak dira, animalia produktuen lantegiak. Ez dira, pentsarazten diguten bezala, animaliek gozatzen dituzten bizileku erosoak.

Bere bizitzan zehar, animalia produktuen kontsumitzaile arrunt batek dozenaka behi eta txerri eta ehunka oilaskoen baliokidea jaten du. Baserritik hiltegirako bidaia hilda bizirik baino baliotsuagoak direla uste denean egiten da. Gehienetan baieztatzen denaren kontra, baserri ekologikoak direlakoak bertan hazitako animalientzat ez dira inongo konponbidea, era berean amaitzen baitute hiltegian.

Urtero munduan 54.000 milioi hegazti eta 3.800 milioi ugaztun inguruk giltzapeko eta sufrimenduzko bizitza dutela eta hiltzen direla kalkulatzen da.
.




Itsasoak eta ibaiak

Arrainak sentitzeko gai dira, eta gu bezala sufritu eta goza dezaketen izakiak dira. Giza eskuetan animalia gehien esplotatzen eta hiltzen diren eremuak arrantza eta arrain-haztegiak dira. Itota, sareetako beste animalia batzuen pisuagatik zanpatuta, izoztuta edo bizirik prestatzerakoan hiltzen dira.

Itsasoak eta ibaiak dira etxalderik handienak: itsas animalia mota guztien fabrika bihurtu dira. Sare, arpoi eta beste tresna batzuk hainbat eta hainbat arrain eta beste itsas animalia batzuen bizitzarekin bukatzen dute. Horrenbeste izanik, biktimen zenbaketa tonetan egiten da. Horrela, 2004an Espainiako arrantza-flotak itsas animalia mota guztien 854.000 tona harrapatu zituen. Mundu mailan zenbatekoa 156.000 milioi tonataraino igotzen da.

Zenbateko horien atzean ezkutatzen den bizitza-kopurua imajinatzea zaila da. Kalkulatu da urtero bilioi bat animalia gaindi lezakeela, eta agian hiru bilioietara hurbildu ere.

Zer egin dezakezu animaliak laguntzeko



1. Erasotzeari usteko erabakia hartu


Animalia askok begikotasuna eta gupida-sentimenduak pizten dizkigute. Hala ere, pertsona gehienak egiten ari direnaz ia konturatu gabe animalia-esplotazioarekin bat egiten ari dira. Animaliak gure onurarako eta nahi dugunerako gure esanetara daudela sinestea irakasten digute haurtzarotik, beraien sufrimendua, kaiola eta baserrietako itxialdiak eta heriotza axola gabe.

Animaliei laguntzeko lehen pausoa erasotzeari uztea eta gizakien jabetzako objektu edo salgai sinpleak balira bezala erabiltzeari uztea izango litzateke. Beganismoa egoera honen aurrean jarrera etikoa da: animalia jatorriko produktuak kontsumitzeari uko egiten zaio. Elikaduraz gain (begetarianismoa), erositako arropa, higiene eta garbiketako produktuak edo animalien esplotazioarekin erlazionaturiko edo animalietan testaturiko bestelako kontsumo gauzak.

Beganismoa kontsumitzaile bezala hartzen ditugun erabakietan animalia guztiekiko errespetua praktikan jartzea da. Erabaki horiek baserri, hiltegi, esperimentazio-laborategi, arrantza sare, zezen plaza, animaliak erabiltzen dituzten zirku eta jaiotzen diren egunetik hil arte esplotatuko diren bizitzako beste hainbeste eremuetan, milioika animalien sufrimendu eta heriotzarekin erlazionatuta baitaute. Gure esku dago sufrimendua sortzen duten bide horietako batean ere parte ez hartzea beganismoaren jarrera etikora batuta. Munduan dagoeneko milioika gara.

Gure espezie pribilegioei uko egiteak kontzienteak eta inguratzen gaituen munduarekiko kritikoak izaten laguntzen digu. Animaliek garrantzia dutela eta beraien eskubideak dituzten erantzukizuna onartzen duen jarrera etikoa.

Beraien bizitza gurea guretzat den bezain garrantzitsua da beraientzat. Hori da gure bizitzan errespetuzko eta indarkeriarik gabeko jarrera hartzen dugunean aitortzen duguna. Zergatik ez egin?





2. Beste batzuk animaliei erasotzeari uzteko erabakia hartzen lagundu


Jendearen pentsamoldea aldatzen ez badugu, ez dugu animaliek sufritzen duten egoera aldatzea lortuko. Animaliek hilda eta esklabo bezala bukatzen jarraituko dute beste pertsonek espezismoa, animaliekiko harremana eta errespetua birpentsatzera animatzen ez baditugu.

Batu zaitez animalien eskubideen mezua informazio mahaietan eta kaleko ekintzetan hedatzera. Bereziki komunikabideetan izandako eraginarekin, gizartearen zati garrantzitsu batera iristea lortzen dugun komunikazio-kanpainak, ekintza jendetsuak eta manifestazioak antolatzen ditugu. Zure laguntza behar dugu ekintza horiek arrakasta izateko. Horretarako guztirako, zure laguntza ezinbestekoa dugu.

Animaliak eta etika

Etika gizakiaren jarreran zer den zuzena eta zer okerra aztertzen duen filosofiaren adar bat da. Praktikan etika ekintza moralaren hausnarketa da, hots, sistema moral bat o bestearen arteko aukeraketa. Egoera baten aurrean sistema moral bat edo bestea hartzea justifikatzen duten arrazoiak bilatzen ditu hausnarketa kritiko bat eginaz.

Planetako gure kideekin nola jokatzen dugun aztertzean ,etika erabili behar da baita animaliak zergatik hartu behar ditugun kontutan gure erabaki moraletan hausnarketa egiteko garaian ere.

Nagusiki onartutako teoria etikoek animalien onespen moralaren defentsa babesten dute eta diskriminazioa baztertzen. Teoria horietan guztietan erabilitako argudio ezberdinak ondorio berdinetara heltzen dira: sentimenduak dituzten izaki guztiak izan beharko genituzke kontuan.



page-image


Animaliak objektuak ez direla horrela tratatzen ditugun arren, hortik abiatu beharko genuke. Bizitza psikologiko, emozional eta afektibo propioa duten izakiak dira. Animaliak minari eta beldurrari ihes egiten diote eta plazera eta erosotasuna bilatzen dute, gizakiak egiten duen bezala. Horrek esan nahi du ez sufritzen saiatzen direla, bizirik irauten eta askeak izateko ahalegina egiten dutela.

Gizakiaren espezie berekoak ez izatea ez da nahikoa ezberdintasun moralaren eremutik baztertzeko. Etikak haur jaio berriak, ezgaitasun intelektual garrantzitsua duten pertsonak edo adin handiko pertsonak hizkuntza edo arrazoitzeko gaitasun eskasa dutelako kontsiderazio moraletik ez kanporatzera bultzatzen gaituen neurri berean, ezin dugu justifikatu animaliekin egitea gizakiaren espeziekoa izatea irizpide erabakigarria dela pentsatzeagatik.

Gizaki guztiak kontsiderazio moralaren barruan sartzeko irizpide bakarra ez bada bere inteligentzia , ez eta bere sexua, edo bere arraza edo etnia, ez eta bere ezaugarri moral edo ezaugarri arrazionalak, baizik eta munduko esperientzia ezberdinak sentitzen dituzten izakiak direlako besterik gabe, interes propioa duten izakiak direlako. Eta besteei gertatzen zaiena kontuan hartzeko arrazoiak baldin baditugu, ez daukagu beste animalia inteligente batzuk baztertzeko arrazoirik. Gizaki guztiak bezala kontzienteak dira, justiziako subjektuak. Aurkakoa pentsatzea espezismoa izeneko prejuizio bat da, arrazakeria edo sexismoarekin desberdintasunik gabe bere forman.



Animaliak esplotatzea zergatik da etikaren ikuspuntutik onartezina


Pertsonak kontziente gara esplotazioak mina , sufrimendua eta animalien heriotza dakarrela bere baitan, eta hori bere borondatearen aurka eta oinarrizko interesen aurkakoak direla. Esplotazioak esan nahi du izaki bat helburu bat lortzeko bakarrik erabiltzea, hots, gure onurarako errekurtso soil bat bezala. Behi bat bere bidez esnea, haragia eta beste substantzia batzuk lortzeko erabiltzen dugu. Horregatik diogu “mehatze esplotazioa”, “baso esplotazioa” edo “abere esplotazioa”.

Baino bi izakien arteko ezberdintasuna -zuhaitza eta behia- , behiak sentitu egiten duela da. Sentimenduak dituen izaki bat esplotatu egiten dugula esaten dugunean, objektu bat bezala tratatzen ari garela esan nahi du; hau da, kontzientzia, borondate eta interes propiorik gabeko izaki bat bezala.Ez dugu subjektu bat bezala errespetatzen.

Gure onurarako erabiltzeko bere oinarrizko interesak baztertu egiten ditugu. Horrek esan nahi du gauza bihurtzen ari garela.: animalia bat objektu bat balitz bezala tratatzen dugu. Horregatik animalien esplotazioa etikaren ikuspegitik onartezina da.

page-image


Sentitzen duen izaki batek sentsazioak izateko gaitasuna dauka eta interes propioak ditu. Bere bizitza babesten saiatzen da, bere onura bilatzen du eta bere ahalmenak garatzen saiatzen da. Animalia bakoitzak bere baitan balio bat dauka eta balio hori berak duen balio instrumentaletik aparte dago, hau da, gizakiarentzat izan dezakeen erabilgarritasunetik aparte dago.

Esplotazioa kasu honetan balio hori errespetatzen ez dugunean ematen da eta gauza bat bezala erabiltzen dugunean. Beste animaliak janari bezala , janzteko edo entretenimendurako nahiz esperimentuetarako derrigortuta erabiltzen ditugunean senti mentuak dituzten izakien gain esplotazioa burutzen ari gara.

Ekintza immoral bat egiten ari gara bere orduan; egiten dugun era edozein dela ere. Animalien esplotazioak berauei kalterik egiten ez zaienean edo heriotzarik ez dakarrenean ere, kasu horretan ere, eta hau nahiko arraroa izango litzateke praktikan ia ezinezkoa ez esatearren, era berean ez litzateke justua izango.

Kanpaina

Animalistak taldeak animalienganako errespetuaz kontzientzia hartzeko #SufritzenDute kanpaina jarri du abian. Animaliek sufritzen dutela eta mina sentitzeko gai direla komunikatzea da kontua. Pertsonen esku dago horren parte izatea edo ez, eta animaliei laguntzeko bakoitzak duen erantzunkizunean dago oinarrizko abiapuntua.


Helburuak


Animaliak baliabide bezala erabiltzearen inguruko auto-hausnarketa sortzea. Animaliekin duten harremana era aske eta kontzientean erabakitzen laguntzea.


Ekintzak eta euskarriak


  1. 1.- Publizitatea Bilbobusen.
  2. 2.- Kale ekintza apirilaren 28an.
  3. 3.- Informazio mahaiak kanpainari buruzko esku-orriekin eta interesa erakusten dutenei harrera.
  4. 4.- Kanpainako web orria: www.sufren.org
  5. 5.- Iragarkiak Facebook, Instagram, Google AdWords eta Youtube-n.
  6. 6.- Sare sozialetan informazio argitalpenak kanpaina guztian zehar.
  7. 7.- Taldeko bideoa sare sozialetarako.
  8. 8.- 10 segundutako bideo kapsulak sare sozialetarako.
  9. 9.- Esku-orriak eta pegatinak. Bilboko postontzietan banatu.
  10. 10.- 8 orriko azalpen liburuxka informazio mahaietan banatzeko.
  11. 11.- Saltoki eta ostalaritza lokaletarako kartelak.


Prentsa aretoa

Kazetaria bazara eta Animalistak–en inguruko edo kanpaña honen inguruko informazioa behar baduzu gure prentsa arduradunarekin harremanetan jar zaitezke. Berak gustu handiz artatuko zaitu eta zure zalantzak edo eskaerak betetzen saiatuko da. Zalantzarik gabe jarri gurekin harremanetan elkarrizketa, erreportaje edo #SufrituEgitenDute kanpañaren inguruko edozein gairen inguruko informazioa nahi izanez gero.

· Prentsa harremanetarako: prentsa@sufren.org - T: 618 014 994
· Halaber prentsa dossierra PDF formatuan deskarga dezakezu.: DESKARGATU.
· Gure prentsa komunikazioak jaso nahi badituzu idatzi helbide honetara prentsa@sufren.org.

Animalistak-en inguruan


Animalistak animalien askapenerako mugimenduan barruan dagoen antolakuntza bat da, zeinak kontzientziazio eta aktibismo mailan lan egiten duen animaliek gizakiaren espezie berdinekoak ez direlako sufritzen duten diskriminazio morala errotik kentzeko helburuarekin. .

Gizartea aldatzeko helburuarekin komunikazio eta aktibismo kanpañak burutzen ditugu. Aktibismoaren bitartez kontzientziazio lana beharrezkoa da espezismoa baztertu eta Animalien Eskubideak errespetatzen dituztenen kopurua ugaritu dadin. Horretarako egiten dugu lan gizakien helburuetarako erabiltzen diren animalien egoera ezagutzera emanaz, komunikatuz eta zabalduz beste pertsona batzuek ere sentsibilizatu daitezen , beren ohiturak , jarrera espezistak zalantzan jarri ditzaten eta albo batera utzi.

Kontaktatu

Bete honako formulario hau edo idatzi info@sufren.org postara Animalistak taldearekin kontaktatu nahi baduzu.